Azoka

Deustuko Unibertsitateak eta Begoñako Andra Mari Irakasleen unibertsitate eskolak, boluntarekin (Bizkaiko Boluntariotza eta Gizarte Parte-hartzerako Agentzia) lankidetzan, BOLUNTARIOTZA AZOKA antolatu du, bostgarren urtez jarraian.

Azokaren helburu nagusia elkartasunaren eta gizarte-partaidetzaren balioak hedatzea da. Gainera, espazio horren bitartez, unibertsitateko komunitateak jakin ahal izango du zer lan egiten duten boluntariotza-erakundeek, eta boluntariotza-programetakoren batean modu aktiboan parte hartzeko aukera aztertu ahal izango du.

Bizkaiko 64 boluntariotza-erakunde baino gehiago izango dira erakusketan. Erakundeen standez gain, zenbait jarduera paralelo egingo dira (hitzaldiak, tailerrak…), boluntariotza-erakundeek egiten duten lanean sakondu ahal izateko eta lantzen dituzten beharrizan sozialen berri jasotzeko.

Ekintza hau UNIKIDE Programaren baitan dago sartuta. Hain zuzen ere, bolunta eta Bizkaiko Unibertsitateak 2011tik ari dira programa hori sustatzen, unibertsitateko komunitatearen gizarte-partaidetza handiagoa sustatu nahian, eta, era berean, unibertsitate-esparrua partaidetza solidariorako, konpromiso sozialerako eta hiritartasun aktiborako espazio gisa bultzatuz.

Programak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko  Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzaren eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren babesa dauka.