Azoka

Deustuko Unibertsitateak BizkaiaGara erakundearekin elkarlanean Boluntariotza Azoka antolatzen dute, elkartasunaren eta gizarte-partaidetzaren balioak hedatzeko. Gainera, espazio honetan, unibertsitateko komunitateak ezagutzen du zer lan egiten duten gizarte erakundeek, eta boluntariotza-programetakoren batean modu aktiboan parte hartzeko aukera aztertzen du.

Bizkaiko 60 boluntariotza-erakunde baino gehiago izaten dira bertan. Erakundeen mahaiez gain, hainbat jarduera egiten dira, hala nola hitzaldiak, tailerrak… boluntariotza-erakundeek egiten duten lanean sakondu ahal izateko eta lantzen dituzten beharrizan sozialen berri jasotzeko.

Ekintza hau Unikide egitasmoaren baitan dago sartuta. Hain zuzen ere, Bolunta eta Bizkaiko unibertsitateak 2011tik ari dira programa hori sustatzen, unibertsitateko komunitatearen gizarte-partaidetza handiagoa sustatu nahian, eta, era berean, unibertsitate-esparrua partaidetza solidariorako, konpromiso sozialerako eta hiritartasun aktiborako espazio gisa bultzatzen.

Programak Eusko Jaurlaritzako Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzaren eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren babesa dauka.