PERTSONAK SARETZEN
BOLUNTARIOTZAREN AZOKA
Deusto Campus Elkartasunak Boluntariotzaren Azoka antolatzen du, elkartasunaren eta gizarte-partaidetzaren balioak hedatzeko. Gainera, espazio honetan unibertsitateko komunitateak ezagutzen du zer lan egiten duten gizarte erakundeek, eta boluntariotza-programetakoren batean modu aktiboan parte hartzeko aukera aztertzen du.
-
Noiz
Irailak 17, osteguna
10:00etatik 14:00etara -
Non
Entzungelaren klaustroa
Bilboko campusa -
Erakunde parte hartzaileak
Zerrenda ikusi hemen
-
Harremanetarako
Bizkaiko 70 boluntariotza-erakunde baino gehiago elkar topatzen dira bertan. Erakundeen mahaiez gain, hainbat jarduera egiten dira, hala nola hitzaldiak, tailerrak… boluntariotza-erakundeek egiten duten lanean sakondu ahal izateko eta lantzen dituzten beharrizan sozialen berri jasotzeko.
Haur behartsuentzako hezkuntza-ekintzetatik hasi eta ingurumena zaintzeko proiektuetara arte, baita komunitate-osasuneko eta krisian dagoen laguntzako ekimenetara ere, boluntariotzaren bidez landu daitezkeen proiektuen eta arrazoien aniztasunaren testigantza ematen du erakusketak.
BOLUNTARIOTZA ESPERIENTZIAK
LEHENENGO PERTSONAN
"Zure denbora eta esperientzia askatasunez eta doakotasunez elkartasuneko zeregin batean eskaintzen baduzu, gizartea aldatzeko eta mundu hobea eraikitzeko beste pertsona batzuekin elkartzen bazara, zu boluntarioa zara"
MUNDUA ELKARREKIN ERALDATZEN
ELKARTASUN MISIOA
Deustuko Unibertsitatearen hezkuntza-proiektua lotu-lotuta dago mundu zuzenagoa eraikitzeko kezkari. Horregatik, esku hartzen du zeregin horretan, ahalegina egiten baitu unibertsitateko elkartea prestatua eta konprometitua egon dadin giza garapen zuzen eta iraunkorrarekin.
Kezka horrek elkartasunaren funtsezko hiru dimentsio lantzen laguntzen digu: boluntario lana eta herri partaidetza, garapenerako lankidetza eta ekologia. Jesulagunen unibertsitate garen aldetik elkartasunezko harremanak sustatzeko deiera ere badugula uste dugu. Unibertsitate osoak ezagutzen eta aitortzen du misio horretan bere izaeraren ezaugarririk bereizgarrienetakoa.
Egitasmo honek erreferente izan behar du bidegabeko egoerak edo ahulezia egoerak denen begien aurrean jartzeko eta egoera horien berri eman behar die kideei, eraldatu ahal izan ditzaten.






