Irati Lezama – Goiztiri

Pasa den urtean bukatu nituen Psikologia Graduko ikasketak eta profesional gisa hazteko, eta ezagutza handitzeko grinak bultzatu ninduen boluntariotza burutzera.

Goiztirik etorkinekin egiten duen lana ikusita, eta kolektiboarekiko nuen interesa zela eta, sartu nintzen KIDE programan. 

Programak beste herrialde bateko pertsona bat ezagutu eta bion arteko harreman polit bat eraikitzeko aukera eskaintzen dizu. 

Urte honetan zehar nigandik guztiz ezberdina den pertsona bat ezagutu dut, beste kultura batekoa, beste bizimodu bat darama, eta horrek benetan aberats sentiarazi nau.   Izan ere, bere nahiak, interesak eta ametsak ezagutu eta elkarbanatzeak ez dauka preziorik.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.