Unibertsitate irekia eta solidarioa

Deustuko Unibertsitatearen hezkuntza-proiektua lotu-lotuta dago mundu zuzenagoa eraikitzeko kezkari. Unibertsitateak, Deusto Campus Elkartasunaren bitartez, esku hartzen du zeregin horretan, ahalegina egiten baitu unibertsitateko elkartea prestatua eta konprometitua egon dadin giza garapen zuzen eta iraunkorrarekin.

Kezka horrek elkartasunaren funtsezko hiru dimentsio lantzen laguntzen digu: boluntario lana eta herri partaidetza, garapenerako lankidetza eta ekologia. Unibertsitate garen aldetik, are gehiago, jesulagunen unibertsitate izanik, elkartasunezko harremanak sustatzeko deiera ere badugula uste dugu. Unibertsitate osoak ezagutzen eta aitortzen du misio horretan bere izaeraren ezaugarririk bereizgarrienetakoa.

Egitasmo honek erreferente izan behar du bidegabeko egoerak edo ahulezia egoerak denen begien aurrean jartzeko eta egoera horien berri eman behar die kideei, aldatu ahal izan ditzaten.